Ikusi gaitzazuen desagertuko gara,
entzun gaitzazuen isilduko gara
Apirilaren 21ean eta 22an greba digitala
(une honetan 1.169 atxikimendu daude)
Euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duzuen eragile guztioi: sortzaileoi, antolatzaile eta bitartekarioi (herri-mugimendu, erakunde publiko, ekimen pribatu/industria), komunikabideoi, hezitzaileoi (hezkuntza arautuan, ez-arautuan, familian/etxe-giroan), kulturazaleoi, herrikideoi:
Apirilaren 21ean eta 22an interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia luzatu gura dizuegu. Bi egun horietan Greba Digitala egiteko proposamena luzatu nahi dizuegu.
Gure ekimenaren helburuak honakoak dira:
1.— Gogoeta eta eztabaida soziala eragitea
Euskal Herritar orori zuzentzea, batez ere konfinamendu egunotan inoiz ez bezala euskal kulturgintzara hurreratu direnei, norbanakook egunerokoan euskal kulturgintzarekiko dugun atxikimenduari buruzko gogoeta ariketa proposatzeko: zein balio ematen diogun gure kulturgintzari, zein garrantzia duen gure egunerokoan, zenbat kultura kontsumitzen dugun, kulturgintzaren prekarietateaz (batez ere sortzaileenaz) eta lan baldintza kaxkarrez ohartzen garen...
2.— Premiazko neurriak hartu behar direla exigitzea
COVID-19aren larrialdiak eragin(go) dituen kalteei erantzuteko premiazko neurriak plazaratu eta horiei atoan erantzun diezaietela eskatzea Euskal Herri osoko erakunde publikoei: Euskal Hirigune Elkargoari, Nafarroako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei, udalei eta bestelako erakundeei. Premiazko neurriekin batera, epe ertain-luzerako bestelako proposamenak ere plazaratzea.
3.— Euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun guztiontzat elkargunea izango den mahai/bilera/topaketa antolatzeko lanean hastea
Euskal Herri osoko kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun eragile guztioi dei egitea larrialdi egoerak ahalbidetzen digunean mahai/bilera/topaketa... bat gauzatu dezagun euskal kulturgintzaren gabezia eta premia larriei aurre egiteko zer egin proposatu, eztabaidatu, adostu eta gauzatzeko. Deia beren beregi antolatuta dauden kulturgintzako eragileei luzatzea bilkura horren antolaketa lana euren gain har dezaten: sortzaileen elkarteei, enpresa egitura dutenei, erakunde publikoei...
Horrekin batera, gogoetarako hainbat galdera eta proposamen plazaratuko ditugu apirilaren 21ean eta 22an hausnartu ditzagun.
Pandemiaren eraginez ezarri den herritarren itxialdi egoerak ekarri du, beste hainbat erabakiren artean, kultur programazio guztiak bertan behera uztea. Lehendik kulturgileen, sortzaileen zein artisten egoera nahiko prekarioa bazen, jazoera berri honek larrialdia areagotzea ekarri du. Emanaldiak eta bestelako kultur lanak bertan behera utzi beharra modu latzean zigortzen ari da euskal kulturgintzaren ekosistema. Horren jakitun, kulturgintzaren ekosistemako hainbat eragilek neurri sorta zehatzak proposatu dituzte, bai larrialdiak dirauen artean hartzekoak, baita etorkizunean gure kulturgintzaren ekosistema osasuntsu iraunaraziko dutenak. Larrialdi egoera ezohiko honek eragindako krisiari elkarrekin aurre egiteko deia luzatu diegu erakunde publikoei. Udal batzuek salbu, gainontzekoek muzin egin diote gure proposamenari. EAEko Jaurlaritzak, esaterako, ez duela kulturgintzaren ezaugarri bereizgarriei erantzuteko neurririk hartuko erantzun digu. Paradigma aldatzeko ordua da, eredua aldatzeko ordua da, patroia aldatzeko ordua da.
Itxialdi garaiotan, kultur ekimenak etengabe zabaltzen ari dira sare telematikoetan eta hedabideetan. Zuzeneko emanaldiak, grabatuak, irakurketa aholkuak, dantza ikastaroak…, gehien-gehienak debalde. Sortzaileok egoeraren jakitun ari gara duguna herrikideekin eskuzabaltasunez partekatzen eta, oraingoan, trukean kulturaren balio soziala hausnartzeko eskatu gura dizuegu. Larrialdi egoera honek aurretik euskal kulturgintzarekiko atxikimendurik ez zenuten herrikide asko euskal kulturgintzara hurreratzea ekarri du. Askok denbora emateko aukera legez hautatu duzue, entretenimendu gisa. Kulturgileontzat, ostera, entretenimendu hutsa baino, gure sormen lanek bestelako balioak partekatzen dituzte: Kultur esperientziek eta kultur imajinarioek munduan leku bat egiten laguntzen digute, barne-mundua elikatzen digute, zentzuaren eraikuntzan laguntzen digute, geure buruaren eraikuntzan laguntzen digute, baita mundua ulertzen ere, trukea sustatzen dute, jolaserako espazioa sortzen dute, arakatzera gonbidatzen gaituzte, eta batez ere, komunitate bateko kide sentiarazten gaituzte. Hizkuntzak egiten gaitu pertsona, kulturak herritar. Zer gertatuko litzateke aktorerik, bertsolaririk, dantzaririk, idazlerik, eskultorerik, gidoilaririk, komikilaririk, musikaririk, margolaririk, zinemagilerik ez balego? Zer jendarte genuke antzokirik, liburutegirik... kulturgunerik gabe? Nola antolatuko genuke hezkuntza sistema sortzailerik gabe? Esan bezala, egunotan lan horien garrantzia ikusten ari gara sareetan; herritarren itxialdiaren aringarri suertatzen ari direlarik. Baina, itxialdia amaitzerakoan zer gertatuko da? Nola berrantolatuko dugu gure kulturgintza? Erakunde publikoetan arduretan dauden alderdi politikoek euren burua kulturgintzaren ekosistematik kanpo kokatzen jarraituko dute edo gure parean eseriko dira proposatzen diegun urgentziazko mahai-teknikoan eta elkargune iraunkorrean guztion artean erabaki dezagun zer den estrategikoa euskal kulturgintzarentzat eta zein neurri hartu behar ditugun helburu estrategiko horiek erdiesteko?
Jakitun gara birtualki baino burutu ezin dugun greba honen ostean, konfinamendua amaitutakoan, askoz eraginkorragoak izango diren ekimenak abiaraziko dituguna. Oso argi dugu COVID-19ak eragindako larrialdiak kulturgintzan eragin(go) dituen kalteei ezin zaiela neurri koiunturalekin erantzun. Arestian esan dugun legez, paradigma, eredua, patroia da errotik eraldatu nahi duguna.
Horren gaineko arreta deitzeko eta ezinbesteko gogoeta bultzatu nahian, hainbat sortzailek ekimen zabal honetan parte hartzeko deia luzatu gura dizuegu, euskal herritarrok gogoeta egin dezagun euskal kulturgintzaz. Horregatik bi egunez, apirilaren 21ean eta 22an, desagertu egingo gara, oihala beheratuko dugu eta sareetan zein hedabideetan ez dugu inongo ekimenik egingo, ez dugu zuzeneneko edo grabatuko emanaldirik ez eskainiko ez partekatuko. Oihala beheratuko dugu eta gure ahotsa isilduko dugu, entzun gaitzazuen.
Herrikideok, bidali zuen ekarpen, gogoeta, iritzi, kritika eta enparauak ekarpenak@kulturgintzan.eus e-lbidera. COVID-19ak eragindako larrialdiak ahalbidetzen digunerako deituko dugun mahai/bilera/topaketan eztabaidagai izan daitezen jaso eta partekatuko ditugu euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun ahalik eta eragile gehienen artean.
Atxikimenduak
- Addar taldea
- Adelaida Umaran
- Adrian Garcia de los Ojos
- Adriana Salvo (Boga-Boga)
- Agerre Teatroa
- Agin Laburu
- Agrupación Arte Berria
- Agus Perez
- Aguxtin Alkhat
- Aiert Beobide Egaña
- Aiko taldea
- Ailande Hernaez
- Ainara Azpiazu "Axpi"
- Ainara Garcia Goitiandia
- Ainara Guevara
- Ainara Lasa
- Ainara Maia
- Ainara Mendiola Mirasolain
- Ainara Murguia Santin, Iker Urtiaga Macho ("Antxo eta Pantxo" pailazoak)
- Ainara Ortega Barrenetxea
- Aingeru M. Fernández
- Ainhoa Aduriz
- Ainhoa Aierbe
- Ainhoa Aldazabal Gallastegi
- Ainhoa Artetxe Uriarte
- Ainhoa Beristain
- Ainhoa Bretos
- Ainhoa Eguren
- Ainhoa Juaniz Ezpeleta
- Ainhoa Markinez Arruza
- Ainhoa Zubillaga
- Aintzane Baleztena
- Aintzane Crujeiras
- Aintzane Gandiaga
- Aintzane Usandizaga
- Aiora Renteria
- Airaka Music
- Aissa Intxausti Aburruza
- Aitor Abio
- Aitor Atxega
- Aitor Etxeberria
- Aitor Gorosabel
- Aitor Gorostiza (Ruaille-Buaille -Rula-Bula- folk taldea)
- Aitor Huizi
- Aitor Mendilibar
- Aitor Narbaiza
- Aitor Ruiz de Egino
- Aitor Sarriegi Galparsoro
- Aitor Servier Etxexuri
- Aitor Vinagret
- Aitor Zabaleta
- Aitziber Aranburuzabala Juldain
- Aitziber Bengoetxea
- Aitziber Garmendia
- Aitziber Murua
- Aizpea Aizpurua
- Alaia Martin
- Alain Gutierrez Ortiz
- Alain Maya
- Alaine Agirre
- Alaitz Olaizola
- Alatz López Lameiro
- Alazne Payueta
- Albaro Larunbe
- Alberte Sanmartín (Ruaille-Buaille -Rula-Bula- folk taldea)
- Alberto Bargos
- Alberto Gonzalez
- Alex Gerediaga
- Alex Sardui
- Álex Ygartua
- Algaraklown Ospitaleko Pailazoen elkartea
- Alkartasuna Dantza Taldea (Bermeo)
- Alvaro Garayalde
- Amaia Agirre
- Amaia Arregi
- Amaia Arriaga
- Amaia Asurmendi
- Amaia Elizagoien, Leire Celestino ("Amelie eta Xirrikituen Jostunak")
- Amaia Fernández
- Amaia Iturriotz
- Amaia Ocerin
- Amaia Pagola
- Amaia Remirez Garcia
- Amaia Ruiz de Galarreta
- Amaia Zinkunegi
- Amalur Gaztañaga
- Amancay Gaztañaga
- Amets Ormaetxea
- Ametsak Produkzioak
- Ana Apika
- Ana Cristina Vega Zabalza
- Ana Díaz de Espada
- Ana Diez de Ure
- Ana Flávia Schuab
- Ana G. de Txabarri Exposito
- Ana Galarraga
- Ana Mari Ordoñez Urkullu
- Ana Pérez (TAE Donostia)
- Ana Pimenta
- Anari Alberdi
- Ander Aizpurua
- Ander Aldazabal Olabarri
- Ander Altuna
- Ander Anakabe
- Ander Barinaga-Rementeria Arano
- Ander Barriuso Muñoa
- Ander Basaldua Castellanos
- Ander Donoso DJ
- Ander Elortegi
- Ander Errasti
- Ander Erzilla
- Ander Fernandez
- Ander Goikoetxea (Pergoi lab.)
- Ander Solozabal Kortabarria
- Ander Zulaika
- Andoitz Antzizar Lasa
- Andoni Alonso
- Andoni Barquero , Ruben Conejo, Imanol Roman, Iker Hervas eta Aitor Atxa (Lined)
- Andoni Fernandez (Promomusika)
- Andoni Urzelai
- Andras Cserna
- Andrea Arrizabalaga Lasa, Oihane Espuñez Garcia, Amaia Navascues Alberdi, Ana Revueltas Andres eta Maider Urrutia Goñi ("Artaziak" arte-hezkuntza kolektiboa)
- Ane Antoñanzas Osoro
- Ane Arruti
- Ane Cerrato Soria
- Ane Escondrillas
- Ane Etxeberria
- Ane Garai
- Ane Garcia
- Ane Gebara Gonzalez de Axpuru
- Ane Irazu
- Ane Mendizabal
- Ane Pikaza
- Ane Urkiola Zendoia
- Ane Zabala
- Ane Zuazubiskar
- Angel Garcia Etxandi
- Anita Maravillas taldea
- Anjel Irureta
- Antonio Casado da Rocha
- Antton Aranburu
- Antton Aranburu Illarramendi
- Antton Araspin
- Antton Bastero (Toni La Sal)
- Antton Irusta
- Antton Larrandaburu & Bitxiloreak
- Antton Olariaga
- Antxiñe Mendizabal
- Antzuolako Oinarin Dantza Taldea
- Apika taldea
- Aran Zulaika
- Arantxa Arratibel
- Arantxa Etxebeste Etxabe
- Arantxa Lannes
- Arantxa Sorondo Bidaor
- Arantxa Uriarte
- Arantza Lauzirika
- Arantza San Sebastian Mateos
- Arantza Santesteban
- Arantza Ugalde Orbe
- Aritz Alustiza
- Aritz Labrador
- Aritz Lili Lekanda
- Aritz Mutiozabal
- Aritz Salamanca Tapia
- Arkaitz Gartziandia
- Arkaitz Hormaetxe (Baga-Biga)
- Arkaitz Lasarte Olano
- Arkaitz Martínez Echeverría
- Arkaitz Miner
- Arkaitz Zipitria Mendizabal
- Arraio Irratia, Zarauzko irrati librea
- Arrate Arozena
- Arrate Hernandez Oiarbide
- Arrate Illaro
- Arrate Kultur Elkartea
- Artedrama
- ARTgia
- Asel Luzarraga
- Asier Abio
- Asier Basabe
- Asier Hormaza
- Asier Ibarguren Amondarain
- Asier Irazabal
- Asier Irizar
- Asier Ortiz de Ginea
- Asier Oruesagasti
- Asier Pagoaga Gutierrez
- Asier Sanchez Iturrioz
- Asier Serrano
- Asier Zabaleta
- Askoa Etxebarrieta "La Pulga"
- Asnabi (Nafarroako Liburuzainen Elkartea)
- Assata
- Atara Zarata antzerki taldea
- ATX Teatroa konpainia
- Atxorrotx Kultur Elkartea
- Aurkene Iriondo
- Badok euskal musikaren ataria
- Baga-Biga Produkzioak
- "Baneki" taldea
- Baratza aretoa
- Barbara Govan (Dikothomia)
- Barrexerka taldea
- Beatriz Egizabal Ollokiegi
- Beatriz Fernández
- Beatriz Zabalondo
- Begihandi Kultur Elkartea (GetxoPhoto Irudi Jaialdia)
- Bego Alabazan
- Beheko Larraine
- Belarri
- Belate Olabarria
- Belen Cruz
- Beltza Aveleira (Ruaille-Buaille -Rula-Bula- folk taldea)
- Beñat Aurre
- Beñat Beitia
- Beñat Eizagirre
- Beñat Gaztelumendi
- Beñat Ibaieta
- "Beñat Igerabide"
- Beñat Iguaran
- Beñat Iturrioz
- Beñat Rodriguez
- Beñat Sarasola
- Benjamin Lopes Salceda
- "Berbaz" sorkuntza aldizkaria
- Berdinki zirku garaikide elkartea
- Bertha Gaztelumendi
- Bertol Arrieta
- Bertxoko
- Betisa Anda
- Betitxe Saitua
- Bidean Erromeria
- Bidean produkzioak
- Bihozkada musika taldea
- Biktor Galarza
- Bilaka kolektiboa
- Bilboko Kafe Antzokia
- Bilboko Konpartsak
- Binke aldizkaria
- Bira Kultura
- Birjiñe Albira
- Birkite Alonso
- Birtu Aramaio
- Bixente Martinez
- Booktegi
- Borobil Teatroa
- Bortziriko bertso eskola
- Burubio kultur elkartea
- Carlos de los Santos
- César Sabalia
- Christophe Trombón
- Claudia Osés (Suakai)
- Concetta Probanza
- Dafne
- Dana Moya
- Danele Sarriugarte
- Daniel Pedrosa Torres
- Dantzan
- David Gutiérrez (Ameztu)
- Deabru Beltzak Antzerki Taldea
- Debako Kontalariak
- DeepSoda
- Dinora Mega
- DJ Bull
- DJ Kijeiki
- DJ Makala
- Dobera Euskara Elkartea
- Doka kafe antzokia
- Dorleta Kortazar
- Dorleta Urretabizkaia
- Doro Zobaran
- Dorrekoa Kultur Elkartea
- Duncan Bennett (Ruaille-Buaille -Rula-Bula- folk taldea)
- Edorta Jimenez
- Edu Muruamendiaraz
- Edurne Azkarate
- Edurne Koch
- Edurne Kortabarria
- Edurne Martinez
- Egoitz Sanchez
- Eguzki Zubia Lopez
- EHAZEren zuzendaritza (Eneritz Artetxe, Maider Galarza, Josu Zubia, Arantzazu Fernandez, Oier Guillan).
- EHBE (Euskal Herriko Bikoizleen Elkartea)
- EHKOlektiboa
- Eidabe antzerki taldea
- Eider Aseginolaza
- Eider Eibar
- Eider Iturriaga
- Eider Perez
- Eider Rodriguez
- Ekhi Martínez Imai
- Ekiñe Casado
- El Monstruito
- Elena Martinez de Murguia
- Elena Olave
- Elene Arandia
- Elene Carreto Velez
- Eli Azpiazu
- Eli Pagola
- Eli Perez
- Elorri bertso eskola
- Elurre Iriarte
- Eñaut Aiartzaguena Bravo
- Eñaut Elorrieta
- Eñaut Zubizarreta Mendieta
- Endika Lekube
- Endika Salazar (Dikothomia)
- Eneko Abasolo "Abarkas"
- Eneko Aldai
- Eneko Aritza Yaben Vazquez (Doka kafe antzokia)
- Eneko Arraibi
- Eneko Arriaga
- Eneko Barberena
- Eneko Fernandez
- Eneko Galdos
- Eneko Gil
- Eneko Landa
- Eneko Olasagasti
- Eneko Sagardoy
- Eneritz Aulestia
- Eneritz Furyak
- Eneritz Gorrotxategi
- Enrike Alberdi Aranburu
- Erika Lagoma
- Erlantz Mata
- Ertza konpainia
- Eskean Kristö
- Eskena, Ekoizle eszenikoen elkartea
- "Eskola" Dantza Taldea
- Esteban Montorio Uribarren "Monti"
- Ester Poveda
- Esti Curiel
- Esti Markez
- Estitxu Mtz de Iturrate Santxo
- Estitxu Pinatxo
- Etxahun Lekue
- etxeangeratukonaiz.eus
- etxegiroan.eus
- Eukene Larrea, Nerea Martija Apraiz ("Sudurkeriak" sorkuntza taldea)
- Eunate Prieto Etxano
- Euskal Udalekuak
- Exprai
- Fanfarre Sugarri Durango
- Fede Badiola
- Felipe Murillo Egiguren
- Felipe Uriarte
- Felix Mendia
- Fermin Muguruza
- Fernando Salinas
- Fito Rodriguez Bornaetxea
- Florentino Badiola
- Folketan musika taldea
- Forajidos Punk-Rock
- Frantxi Lopez Landatxe
- Gaizka Arruti (Gazteok management)
- Gaizka Chamizo Mendikote
- Gaizka Izagirre
- Gaizka Peñafiel
- Gaizka Salazar
- Gaizka Villar
- Galder Izagirre
- Galder Perez
- Game Erauntsia Elkartea
- Ganbara Faktoria
- Garabide Elkartea
- Garazi Ansa
- Garazi Arrula Ruiz
- Garazi Etxaburu
- Garazi Zabaleta Mendizabal
- Garbiñe Etxaburu
- Garbiñe Garai Letamendi
- Gari Berasaluze
- Gari Garaialde
- Gari Otamendi
- Gari Uriarte & Beñat Oribe DUPLA
- Garilak 26
- Garraxi Euskara Elkartea
- Geltoki
- Gemma González (Ladyred Producciones)
- Gerriko Kultur Elkartea
- Getari Etxegarai Turrillas
- Goiuri Aldekoa-Otalora
- Goizalde Landabaso
- Goizaldi Euskal Dantzari Taldea
- Gontzal Carrasco
- Gontzal Mendibil
- "Gora Bihotzak" antzerki taldea
- Gorka Arrese
- Gorka Basterretxea
- Gorka Belasko
- Gorka Daguerressar
- Gorka Etxeberria Casqueiro
- Gorka Fernandez, Iñigo Komadü, Ion Arenas, Joseba Urruela, Markel Andia, Ander Tejerina, Inhar Lozano, Adrian Lopez, Egoitz Palacios, Gorka Suaia (Suaia eta Ama Rebel)
- Gorka Lariz
- Gorka L.P. (Sin Mala Intención)
- Gorka Otxoa Odriozola
- Gorka Padrones Zulueta
- Gorka Urbizu
- Gorpuzkingz
- Gotzon Barandiaran
- Gotzon Lizaso Rezabal
- Guillermo Olmo
- Gurutze Etxebarrieta Eginoa, Oier Asla Iglesias ("Asla" taldea)
- Gurutze Ostolaza Amilibia
- Haatik Dantza Konpainia
- Haimar Arejita
- Haizea Barcenilla
- Haizea Beristain
- Haizea Beruete
- Haizeatxo
- Hala Dzipo Kultur Ekintzak
- Haria kolektiboa
- Haritz Cervera
- Haritz Mujika Lasa
- Harkaitz Cano
- Harkaitz Martinez de San Vicente
- Hasier Oleaga
- HEA Kultura Elkartea
- Hegoak taldea
- Hemen elkartea
- Herenegun taldea
- Hesian taldea
- Hika teatroa
- (H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Astea
- Hiru Damatxo
- Hodei Unzueta
- Horman Poster
- Hortzmuga Teatroa
- Horzdun taldea
- Hutsetik Hots Kolektiboa (Eguzki Donnellan, Haizea Beruete eta Laura Moscoso)
- Ian Jauregi (Babel Musik Management)
- Ibai Aranguren, Ekain Bilbao, Aitz Gabiria, Jon Ibarra (Fetitxe)
- Ibai Arrieta
- Ibai Arrizabalaga Begiristain
- Ibai Fresnedo
- Ibai Maritxalar
- Iban del Campo
- Iban Gaztanbide
- Iban Urizar "Amorante"
- Iban Zubeldia
- Ibarra-kaldu elkartea
- Ibon Irijoa
- Ibon Murua
- Ibon Plazaola
- Ibon Rodriguez
- Ibon Zapiain Leoz
- Ibon Zubiela Martin
- Idoia Anzorandia Kareaga
- Idoia Beratarbide Arrieta
- Idoia Errexil
- Idoia Gereñu
- Idoia Hernandez Toledo
- Idoia Marcellan Baraze
- Idoia Sobrino López
- Idoia Zengotitabengoa
- Idurre Eskisabel
- If Matxikote
- Igor Arostegi
- Igor Arzuaga
- Igor Elortza
- Igor Otxoa
- Igor Rezola
- Ihintza Orbegozo
- Iker Aginaga Abaunza
- Iker Arana
- Iker Gorosterrazu Elizagoien
- Iker Gurrutxaga Zubimendi
- Iker Huitzi
- Iker Lauroba
- Iker Martinez
- Iker Oiz
- Iker Tolosa
- Iker Uriarte Lopez de Vicuña
- Iker Vázquez
- Iker Zarate
- Ilargi Arregi Iturregi
- Imanol Agirre
- Imanol Artola Arretxe "Felix"
- Imanol Rodriguez Lecosais
- Iñake Irastorza
- Iñaki Alforja
- Iñaki Armendariz Illarramendi
- Iñaki Barcina
- Iñaki Bengoa
- Iñaki Carretero
- Iñaki Emaldi Mitxelena
- Iñaki Etxeberria
- Iñaki Etxezarraga "Etxe"
- Iñaki Imaz
- Iñaki Landa
- Iñaki Landa
- Iñaki Lizaso (Bihozkada)
- Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin"
- Iñaki Maruri
- Iñaki Modus Operandi
- Iñaki Nogueira
- Iñaki Otxandorena, Aitor Etxeberria, Iñaki Etxeberria (Bad Sound)
- Iñaki Perez de Eulate
- Iñaki Petxarroman
- Iñaki Salvador
- Iñaki Ziarrusta
- Iñas Urrosolo (Ene Artibai)
- Ines Osinaga Urizar
- Iñigito Txapelpunk
- Iñigo Aranbarri Larrañaga
- Iñigo Aranburu
- Iñigo Arandia Galarraga
- Iñigo Dierez
- Iñigo Egia
- Iñigo Etxarri Sistiaga
- Iñigo Herreros (R Sound)
- Iñigo Ibarguren
- Iñigo Muñoz
- Iñigo Roque Eguzkitza
- Intujai Teatro (May Gorostiaga eta Bea Larrañaga)
- Ioar Fernández
- Ion Arruabarrena Altuna
- Ion Chavez
- Ion Markel Saez de Urabain
- Ion Martinez "Txiki", Saioa Royo ("Aldatzen Laguntzen" antzerki taldea)
- Ion Mindegia Petrirena
- Ion Olano Carlos
- Ion Sagarzazu
- Ione Gorostarzu
- Ione Narbaiza Gallastegi
- Ioritz Begoña
- Ioritz Galarraga Capdequi
- Iraia Elias
- Iraide Kareaga Martínez
- Iraide Ortiz San Vicente
- Iraitz Agirre Aranguren
- Irantzu Lekue
- Irantzu Pastor
- Irati Cano Alkain
- Irati Eguren Arruti
- Irati Elorrieta
- Irati Gonzalez Jaimerena
- Irati Irizar, Koldo Sanchez, Kemen Atxurra, Maren Seijo, Beñat Zaton, Joseba Iturraspe (Mconak taldea)
- Irati Jimenez
- Irati Lekue
- IratINK
- IratINK
- Iratxe Etxeandia
- Iratxe Fresneda
- Iratxe Ormatza Imatz
- Iratxe Reparaz
- Iratxe Retolaza
- "Irazan" antzerki gunea
- Ismael Manterola
- Issey Martínez Imai
- Itsasne Monasterio, Eneko Fernandez, Mikel del Castillo, Eskolunbe Puente, Koldo Plazas, Ibai Criado, Gorka Gomez ("Zaratak 18" elektrotxaranga)
- Itsaso Arrieta
- Itsaso Etxebeste
- Itsaso Labari
- Itsaso Larrieta
- Itxaso Beitia Agirretxea
- Itxaso Espinal
- Itziar Aranburu (Bigara)
- Itziar Atienza
- Itziar Aurrekoetxea Gurtubai
- Itziar Elias
- Itziar Hormila
- Itziar Ituño
- Itziar Otxoa
- Itziar Prieto
- Itziar Rekalde
- Itziar Saenz de Ojer
- Itziar Viloria
- Itziar Ziganda (NX)
- Ivan Arostegi
- Iván Carmona (Suakai)
- Ivan Murua
- Ixabel Agirresarobe
- Ixabel Millet
- Ixak Arruti
- Ixi Garcia
- Ixiar Rozas
- Izar Mendiguren
- Izarne Zelaia Arratibel
- Izaro
- Izaskun Agirresarobe
- Izaskun Calleja
- Izaskun Lapaza
- J.A. Perotxena
- Jabiertxo Andiarena
- Jagoba Ugarte Orozco
- Jaione Dagdrømmer
- Jaione Martiarena
- Jaione Martinez
- Jaione Urtasun
- Jakes Maillard
- Janire López
- Jasone Larrinaga
- Jasone Osoro
- Javi Oruetxebarria
- Javi Pérez
- Javi Ulla
- Javier Aguirresarobe
- Javier Perez
- Jexuxmai Lopetegi
- J.L. Aranguren "Txiliku"
- Jo ala Jo Kultur Taldea
- Joakin Arregi Goenaga
- Joana Otxoa de Alaiza
- Joanes Etxebarria
- Joanes Illarregi
- Joar G. Galdeano Aurrekoetxea
- Jokin Telleria
- Jon Altuna Iza "Oxan"
- Jon Ander Alonso
- Jon Ander Garcia (Bigara)
- Jon Aranguren
- Jon Aspuru
- Jon Basaguren
- Jon Garagarza (Soinua Gara)
- Jon Garmendia "Txuria"
- Jon Goikoetxea, Iker Larrañaga (Bideolan)
- Jon Gomez Garai
- Jon Gondra
- Jon Gurrutxaga
- Jon Hanni Iribar (Ruaille-Buaille -Rula-Bula- folk taldea)
- Jon Jimenez
- Jon Koldo Goikoetxea (Baga-Biga produkzioak)
- Jon Larraz Mozo
- Jon Maia Soria
- Jon Martin
- Jon Martinez (Gora Herria)
- Jon Maya
- Jon Mikel Goienetxea
- Jon Mikel Larrazabal
- Jon Olivares
- Jon Piris
- Jon Plazaola
- Jon Urrutia (Trakamatraka)
- Jone Amezaga
- Jone Antsotegi Ikazuriaga
- Jone Larrinaga Dañobeitia
- Jone Rubio
- Jone Uria
- Jorge Moneo Quintana
- Jose Angel Lasa Garicano
- José Ignacio Aizpiri Mugica
- Jose Javier Muñoz
- Jose Joaquin Forcada
- Jose Lastra
- José Manuel San Pedro "Xanpe"
- Jose Martinez Ormaetxea "Jere"
- Joseba Alvarez
- Joseba Apaolaza
- Joseba Aparicio Irastorza
- Joseba Barrenetxea Altuna
- Joseba Etxarri (EuskalKultura.eus)
- Joseba Iñaki Foraondo
- Joseba Irazabal
- Joseba Irazoki
- Joseba Larratxe
- Joseba Lazkano ("Bai" Bizkaiko Antzerki Ikastegia)
- Joseba Razquin
- Joseba Roldan
- Joseba Uribarri
- Joseba Urzelai
- Joselu Angulo
- Joserra Díez
- Joserra Fachado Alberdi
- Joserra Senperena
- Josetxo Arrieta
- Josetxo Perez
- Joshka Natke
- Josu Agirre Moragues
- Josu Bergara
- Josu Bilbao
- Josu Eizagirre
- Josu Jimenez Maia
- Josu Kamara
- Josu Landa
- Josu Landeta Egurrola
- Josu Marti
- Josu Txoperena
- Josu Zabala
- Josune Arakistain Salas
- Josune Beristain
- Josune Ilundain Iribarren
- Josune Velez de Mendizabal
- Joxe Amantegi Agirrebeitia
- Joxemari Carrere
- Juan de Diego
- Juan Ibarrondo
- Juan Ignacio Emme
- Juan Karlos Agirre
- Juan Luis Aranburu Agirre
- Juan Luis Zabala
- Juan Navarro
- Juanma Zaldua
- Juanra Madariaga
- Juantxo Arakama, Asier Arandia, Pablo Rubio, Iker Pando eta Jokin Albisua (Glaukoma)
- Juantxo Zeberio Etxetxipia
- Jugatx Otero Bilbao
- Jule Goikoetxea
- Julen Agirre Bikuña
- Julen Alonso
- Julen Arrieta
- Julen Gabiria
- Julen Iñarra
- Julen Iraola Matxain
- Julen Leturiondo
- Julen Zelaieta
- Julene Onaindia Garcia
- Julien Loko
- Jurgi Ekiza
- Kamikaz kolektiboa
- Karina Carmona
- Karlos Arancegui
- Karlos Gimenez
- Karmele Gisasola
- Karmele Jaio
- Karmele Larrinaga
- Karmelo Muñoz
- Karrika Antzerki Taldea
- Katalin Zarate
- "Katiuska" antzerki taldea
- Katrin Ginea
- Kattalin Ansorena
- Kattalin Miner
- Katti Pochelu
- Kepa Errasti
- Kepa, Jonbe, Heloy (Sofa)
- Keu Agirretxea
- Khea Ziater
- Kirikino Atseden Taldea
- Kitzika taldea
- Klara Badiola
- Kokoriko Hezkuntza Faktoria
- Koldo Arakistain Irazusta
- Koldo Emery, Ruben Yerga, Ibai Larralde, Ortzi Alonso (Marmoka musika taldea)
- Koldo Olalde
- Koldo Otamendi
- Koldo Rodriguez Akarregi
- Koldo Soret
- Koldo Uriarte
- Kontxa Elorza
- Kooltur Ekintza Kultur Elkartea
- Kopla Barik bertso eskola (Bergara)
- Koro Lizarreta
- Kristel Labarry
- Kristina Ropero
- Kultiba elkarte kooperatiba
- L.M. Moreno "Pirata"
- La Cuadra Taller de Pintura
- La Furia
- La Mostrenka
- La Topadora
- Laida Begiristain Apaolatza
- Laket
- Lander Garro
- Lander Perez Picazo
- Lara Izagirre
- Larraitz Iparragirre
- Larraitz Oiartzabal
- Laudioko Deabruak
- Laura Penagoz
- Laura Puertas
- Lazarraga Kultur Elkartea (Oihaneder Euskararen Etxea)
- Lazkaoko Gazte Asanblada
- Lehior Elorriaga Azpitarte
- Leire Anakabe Lekue
- Leire Diaz de Gereño
- Leire Lopez Ziluaga
- Leire Otamendi Albisu
- Leire Palacios
- Lekittoko Deabruak antzerki taldea
- Letagin
- Leyre Cavalle
- Lide Hernando
- Liher
- Lohitzune Rodriguez
- Lourdes Unzueta Zamalloa
- Luis Camino
- Luis Láinez Taboada
- Luken Arkarazo
- Lur Korta
- Lur Larraza
- Lutxo Egia
- Maddi Ane Txoperena
- Maddi Arana
- Maddi Barber
- Maddi Etxeberria
- Maddi Ibaibarriaga
- Maddi Jauregi
- Maddi Zubeldia
- Mafalda Saloio
- Maialen Akizu
- Maialen Errotabehere
- Maialen Lujanbio
- Maialen Oleaga
- Maialen Sobrino
- Maider Alcelay
- Maider Ansa Oleaga
- Maider Arregi Markuleta
- Maider Etxaniz
- Maider Oleaga
- Maider Zabalegi
- Mairu Antzerki Tailerra
- Maita Kultura
- Maitane Serrano
- Maitane Zuloaga
- Maite Arbonies
- Maite Arroitajauregi
- Maite Bastos
- Maite Bayón
- Maite Berriozabal
- Maite Gurrutxaga
- Maite Larburu
- Maite Martinez de Arenaza, Tania Arriaga Azkarate (Galeria La Taller)
- Maite Saenz
- Maite Toledo Saralegi
- Maku Basabe
- Manex Agirre Arriolabengoa
- Manex Fuchs
- Manex Torrealdai Gorriti
- Manu Gaigne Beobide
- Mar Crespo Barrio
- Marco Sanz
- Marga Jimenez
- Mari Luz Esteban
- Mari Seara
- Maria Hernandez
- Maria Rivero, Erik Perez, Joseba Urruela, Gorka Chamorro (Siroka)
- María Vaquerizo
- Marian Antoñana Abalos
- Maribel Aiertza
- Maribel Martínez Gil
- Marije Ugalde
- Marijose Gonzalez
- Marikarmen Albizu Etxabe
- Marina Lameiro
- Mario Martín (Ruaille-Buaille -Rula-Bula- folk taldea)
- Mario Paniego
- Markel Arevalo
- Markel Perez
- Markos Zapiain
- Marta Alzate Arsuaga
- Marta C. Dehesa
- Marta Elia Aldave
- Marta López Orosa
- Marta Luxán Serrano
- Marta Zelaia
- Martin Agirre
- Martin Aramendi
- Martxel Rodriguez Etxabide
- Maryse Urruty
- Maskaradun DJa
- Matthieu Haramboure
- Mattin Epelde Pagola
- Matxalen Bezos Arketa
- Matxalen de Pedro
- Mauka Musikagintza
- Mendi Urruzuno
- Mertxe Ansa Irizar
- Mertxe Isasti
- Metrokoadroka kolektiboa
- Mexikortxo Band
- Migel Zeberio Etxetxipia ("Et Incarnatus Orkestra")
- Miguel Alfredo Hernández Busto (Zirika)
- Mikel Antza
- Mikel Bizar
- Mikel Inuntziaga "Inun"
- Mikel Izarra Montero
- Mikel Laskurain
- Mikel Markez
- Mikel Martinez
- Mikel Moyano
- Mikel Omagogeaskoa Akaiturri
- Mikel Onandia
- Mikel Romero Laibarra
- Mikel Uraken
- Mikel Urdangarin
- Mikel Zabala
- Mikel Zubiria Eizagirre
- Mirari Echavarri
- Mirari Elorza Arrizabalaga
- Mirari Martiarena
- Miren Agur Meabe
- Miren Alcala, Urko Pescador, Ainara Gurrutxaga (Dejabu)
- Miren Amuriza
- Miren Artetxe
- Miren Etxebeste Vesga
- Miren Gojenola
- Miren Gorrotxategi Azkune
- Miren Karmele Beotegi Foruria
- Miren Manias
- Miren Narbaiza
- Miren Tirapu
- Miriam Ubanet
- Mitxel Txibite
- Mixerabliak
- Mizel Zamora
- Montxo Imaz Agirre
- Morau
- Mr. Pongo Taldea
- Mud Management
- "Mukuru" kolektiboa
- Musika Zuzenean
- Myriam Elorza
- Myriam Perez Cazabon
- Nagel Nalda Uribarrena
- Nagore Gonzalez
- Nagore Martinez
- Nagore Michelena
- Nahia Iglesias Pamparacuatro (Marrabila)
- Nahia Zubeldia
- Naia Muñoz Murua
- Naiara Arnedo
- Naiara Eroa
- Natalia Albeniz
- Natalie Hickey
- Natxo de Felipe
- Natxo Montero
- Natxo Rodriguez
- Nefer Olaizola
- Nekane Aresti
- Nekane Orkaizagirre
- Nerea Aizpurua, Lina Ugarte, Blanca Mata (Irakurketa Erraza)
- Nerea Aranburu
- Nerea Ariznabarreta Izcue
- Nerea Balda Sanjuan
- Nerea Elustondo
- Nerea Etxeberria
- Nerea Ganzarain
- Nerea Garmendia
- Nerea Garmendia
- Nerea Izagirre Elizondo
- Nerea Madariaga
- Nerea San Martin Albizuri
- Nerea Unanua
- Neskak Festival
- Nexgraff
- Nikotina & Little Martin Selektah
- Niña Coyote eta Chico Tornado
- Nora Arbelbide Lete
- Nuria Valiente
- Nøgen
- Odei Lopez
- Oier Arantzabal
- Oier Araolaza
- Oier Fuentes
- Oier Villar
- Oier Zuñiga
- Oihana Bartra
- Oihana Esnaola
- Oihana Etxebeste Besga
- Oihana Etxegibel Alberdi
- Oihana Iguaran Barandiaran
- Oihane Iraguen
- Oihane Perea
- Oikur
- Olatz Beobide
- Olatz Salvador
- Olga Villa Basterretxea
- Olrait Studio
- Oñatz Dantza Taldea (Oñati)
- Onintza Elorriaga "Busker Juice"
- Onintza Zabala Irastortza
- Onintze Garcia
- Orbain Kultur Elkartea
- Ordiziarrock Ekintzak
- Oreka TX
- Orreaga Zubeldia Apaolaza
- Ortzi Oihartzabal
- Oscar López Celaya
- Oskia Ugarte
- Oxabi
- Pabellón 6
- Pablo Barrio
- Paddy Rekalde
- Pake Garzia Konde
- Paloma Torrado García
- Panpi Gerard
- Panta Rhei Antzerkia
- Pantxix Bidart
- Pascal Arnaud
- Patata Tropikala Antzerki Laborategia
- Patricia Urrutia
- Patris Teysseyre
- Patxi Amulet
- Patxi Barco
- Patxi Gaztelumendi
- Patxi Iturregi
- Patxi Pérez Giráldez
- Patxi Redondo ("Odra")
- Patxi Santamaria
- Patxi Zubizarreta
- Paule Barcenilla
- Peio Artetxe
- Peio Etxarri
- Peio Macicior
- Pelax (Unai, Telmo, Iñigo, Iker eta Oza)
- Pello Artabe
- Pello Gorrotxategi
- Pello Gutiérrez (Zazpi T'erdi)
- Pello Reparaz
- Pello Varela
- Pero Lope
- Peru Altube Kazalis
- Peru Ansorena Legarra
- Peru Irastorza
- Peru Magdalena
- Peru Vidal Gurrutxaga
- Petti
- Piko Zulueta
- Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea
- "Pirritx, Porrotx eta Marimotots" pailazo taldea
- Portugaleteko Merkatua
- Potx eta Lotx pailazoak
- Puy Oses
- Rafa Aceves
- Rafa Alonso
- Rafa Rueda
- Ramon Agirre
- Ramón Barea
- Ramon Zabalegi
- Raquel Aldunate Lusarreta
- Raquel Cortinas
- Raquel Murgiondo Gastañares
- Raul de la Fuente Calle
- Raul Iglesias Alvarez
- Raul Madinabeitia
- Raul Montero
- Red Iron Squad
- Reperkusion Feminista batukada taldea
- Ricardo Ruiz
- Richard Sahagún
- Ritxi Aizpuru
- Roberto Peña
- Rosa Martínez Lekerika
- Ruben Gonzalez
- Ruben Ollo Lopez
- Ruper Ordorika
- Ruth Guimerà
- Sabino Ormazabal Elola
- Sagri Mauleon Ezkutari
- Saia Goait
- Saioa Aizpurua Arribas
- Saioa Garin
- Saioa Iribarren Muñoz
- Saioa Olmo
- Sakatu elektrotxaranga
- Salba Dalmau
- Sara Berasaluce Duque
- Sara Cózar
- Sara Iriondo Otaño
- Sara Zozaya
- Saroa Bikandi
- Sergio Azkarate
- Sergio Rodriguez
- Sergio Ruiz Glez-Txabarri "Serge"
- Sergio Salinas
- Shakti Olaizola
- Sideburn Society
- Silvia Manzana
- Sin Mala Intención musika taldea
- Sinkuartel konpartsa antimilitarista
- Soinu Beltzak
- Sonia Villamor
- Sorne Matxiñena
- Sua taldea
- Susana Jodra
- Sutan taldea
- Taberna Ibiltaria
- Tanttaka teatroa
- Tartean Teatroa
- Taupaka elkartea
- Tere Bringas Gandiaga
- Teresa Olaizola Azumendi
- Tessa Andonegi
- Tinko Euskara Elkartea
- Tinko Filmeak
- Tio Teronen Semeak
- Tirri&Tery
- TOC
- Tor magoa
- Trikidantz taldea
- Trikizio
- Trini Fox
- Ttarla dantza-taldea
- Txakur Gorria Sormen Kolektiboa (Marine Arbeo Astigarraga, Nerea Ibarzabal Salegi, Ane Labaka Mayoz, Malen Amenabar Larrañaga)
- Txalaparta argitaletxea
- Txankletas (TikTok kolektibo)
- Txapito Guzman & Ibarrako Langostinuek
- Txarakie, Eako irakurle txokoa
- Txemi Valdecantos
- Txomin L. Aramaio "Dj Elepunto"
- Txuss Alfonso
- Tytti Thusberg
- Udaberri Dantza Taldea
- Ugaitz Agirre
- Ugaitz Alegria
- Unai Arrasate
- Unai Egia
- Unai Elizasu
- Unai Gaztelumendi
- Unai Iturriaga
- Unai Izquierdo
- Unai Lopez de Armentia
- Unai Ormaetxea
- Unai Pérez "Unaitxo"
- Unai Uriarte
- Ura Iturralde
- Urko Buruaga
- Urtzi Iza
- Urtzi Moreno, Bittor Meabe, Iker Arana, Markel Fuentes, Kimo SounDZ, Mikel Fernandez "Efe" ("Mr Pongo" taldea)
- Urtzi Urrutikoetxea
- Usua de la Fuente
- Usue Marinez
- Uxoa Elustondo Arzallus
- Uxue Alberdi
- Uxue Alonso
- Uxue Amonarriz Zubiondo
- Uxue Bereziartua Lonbide (Berexi Art)
- Uzuri Zarraga
- Vaivén Producciones
- Valen Moñux
- Vinylora musika denda
- Xabat Galletebeitia Abaroa
- Xabi Aresti Serna
- Xabi Bandini
- Xabi Bastida
- Xabi Etcheverry
- Xabi Igoa Eriz
- Xabi Solano Maiza
- Xabier Alvarez Yeregui
- Xabier Artola
- Xabier Camarero
- Xabier Crehuet
- Xabier de Felipe
- Xabier Elorza Colinas
- Xabier Etxaniz Rojo
- Xabier Etxeberria Aranburu
- Xabier Gallastegi "Xagu", Gaizka Jareño "Tronpi" eta Ibai Arrizabalaga "Ibaiko" (Iheskide)
- Xabier López Askasibar
- Xabier Maior
- Xabier Olkoz Paskual
- Xabier San Sebastian
- Xabier Vesga Elizalde
- Xabier Zabala Agirrezabal
- Xabier Zeberio
- Xake Produkzioak
- Xamar
- Xanti Etxeberria Astiz
- Xegun Altolagirre
- Ximun Fuchs
- Xumai Murua Berra
- Yogurinha Borova
- Yolanda Arrieta
- Yolanda Mendiola
- Yone Estivariz
- Yoseba Peña
- Yurre Ugarte
- Zaloa Ipiña
- Zaloa Lopez de Munain (Easo Abesbatzako kidea)
- Zaloa Urain, Iker Saenz De Zaitegi, Jatsu Argarate, Ruben Txitxes, Haritz Lete (Kokein)
- Zazkel
- Zehar Taldea
- Ziortza Etxabe
- Zirika Zirkus antzerki zirko taldea
- Ziztada & Rlantz
- Zona Cero
- Zuloa Irudia
- Zuriñe Maguregi
[ % 33,61 emakumeak | % 41,74 gizonak | % 24,63 besterik ]
|